EN ES NL

Niri Buruz

Kaixo! Erik Zubiria naiz eta Herbereetan bizi den Full Stack garatzaile bat naiz. Utrecht hirian hain zuzen. Eta zergatik Utrecht-en? Galdetuko zarete… Ba egia esan nire neskalagunagatik izan zen. Denbora luzez lana aurkitu ezinka zebilen eta atzerrian master bat ikastea erabaki zuen. Orduan…

Mmm haria galtzen ari naiz, niri buruz hitzegingo dut, orri hau hortarako da eta. Egun, nire proiektu nagusia hutsetik hasitako bideojoko baten garapen eta diseinua da, Unity ingurunea erabiliz. Laster kaleratzea espero dut! Aldizka web orriak ere garatzen ditut, baita diseinu grafiko lanak egin ere. Musika eta guzti konposa dezaket! Urte hauetan zehar garapen eta diseinu grafiko teknologia garrantzitsuenak erabili izan ditut. Web Eduki Kudeatzaileak (CMS) inplementatu eta erabiltzen ere aditua naiz. Hemen ikus ditzakezu teknologia hauetako batzuk:

Proiektuak

Azken hilabeteetan nire lehenengo bideojokoaren diseinu eta garapena amaitzen aritu naiz. BATU ta BATU izeneko puzzle koloretsu bat da. 2Awesome Studio konpainiak kaleratua izan da beraien #indiedev partner ekimenaren barnean eta Xbox One-en, PS4-en, Nintendo Switch-en eta Steam-en dago eskuragarri. Gainera Xbox-en, Switch-en eta Steam-en jokoa euskaraz jolastu dezakezu!

Urte hauetan zehar proiektu askotan hartu dut parte, bai garapenaren arloan eta baita diseinu grafikoarenean ere. Hemen adibide batzuk:

Web Garapena

Musika Disken Diseinua

Nire proiektu maitatuenetako bat OKLO proiektua izan da. Bertan musika diska bat konposatu, ekoiztu eta diseinatu ahal izan dut. Hemen entzun eta jaitsi dezakezu.